ESKU PILOTA
Pilotalekua
ala frontoia pilota
jokatzen den joko eremu laukizuzena da. Antzina, pilotalekuak belar
soroak (soropil
edo
pilota
soro izenekoak)
ziren, hormarik gabe; gero, plazak, oraindik hormarik gabe; eta, gaur
egun, gehienek horma bat, bi edo hiru dituzte (gutxienez alde bat,
paretarik gabe). Pilotaleku hormadunari frontoia
ere
esaten zaio.
Ezkerreko
pareta luzeak ezker
pareta du
izena. Haren eskuinera dago pareta garrantzitsuena, frontis
izenekoa.
Frontisean, lurretik metro batera, burdinazko xafla bat dago;
pilotariak pilota jo ondoren, pilotak xafla horren eta goialdeko
beste xaflaren artean jo behar du, tantoa ona izango bada (pilotariak
jotzen duenetik frontiseraino, ezker pareta besterik ezin du ukitu
pilotak). Pilotalekuaren atzealdean dagoen pareta txikiar errebote
deitzen
zaio.
Lurrean,
beste bi marra daude, falta,
labur
(edo
motz)
eta luze
edo
pasa
izenekoak.
Pilota sakatzen denean, bi marra horien artean egin behar du botea,
ona izan dadin. Ezker pareta marra zenbakidunez beterik dago,
frontisetik erreboterainoko distantzia adierazteko: koadroak
dira.
Koadroaren zenbakia zenbat eta handiagoa izan, frontisetik urrunago
egongo da, eta errebotetik hurbilago.
Esku
huskako pilotan, oro har, sakea lau koadrotik egiten da, eta pilotak,
frontisa jo ondoren, lau eta zazpi koadroen artean egin behar du
punpa. Hala ere, pilota aldaera batetik bestera eta kategoria batetik
bestera aldatzen dira sakerako koadro horiek. Arruntena bi edo lau
pertsonak jokatzea da (banaka edo binaka). Lehiaketa arautuetan, alde
bat gorria
izango da, eta haren aurkaria urdina.
Partidak
22 tantora izaten dira, denbora mugarik gabe. Tanto kopuru zehatz
batetara ailegatzen den lehenengoak irabazten du.
Buruz
buruko txapeldunak beti gorriz jokatzen du; bestela, jokalari
zaharrena izango da gorria (eta, binaka jokatuz gero, haiekin batera
doazenak ere gorriz arituko dira). Binaka jokatuz gero, bikoteko
jokalari bat aurrean arituko da, eta bestea atzean. Nork sakea
atera
behar duen erabakitzeko zozketa egiten da, alde bat urdin eta bestea
gorri dituen txanpon moduko batekin.
Tantoa
irabazi duenak edo taldeko aurrelariak sakatzen du. Sakea ona
izateko, zoruko zabaleko marraren, «labur» edo «motz» edo falta
dioen marraren eta «pasa» dioen marraren artean egin beharko du
punpa pilotak, frontisa jo ondoren; hala ere, bigarren sakea egiteko
aukera izango du, baldin lehenengo aldiz sakatzean pilotak frontisa
eremu egokian jo ondoren lehenengo botea zabaleko marratik barrura
eta pasako
marratik atzera (edo marra horietako edozein ukituz) egiten badu.
Sakea txarra denean inolaz ere ez da errepikatzen .
Puntua
edo tanto lortzen
da beste taldeak ez badu lortzen pilotak frontisa jo dezan beheko
txaparen, goiko txaparen eta frontiseko eskuin marraren artean
(betiere, txapa eta marra horiek ukitu gabe), eta ondoren pilotak
botea egin dezan jokalekuko zoruko mugen barruan (eskuineko marra
ukitu edo gainditu gabe). Pilotariak pilota jo baino lehenago pilotak
bote bat baino gehiago egin badu, aurkariarentzako tantoa da.
Jokalariek ezin diote pilotari eutsi (sakatzeko baino ez), kolpekatu
behar dute halabeharrez. Pilotari eustea,
atxikia
da.
Frontoi
motak: trinketa, plaza libre eta ezker paretako frontoia
Hau
gure frontoia
Orain ikusiko dugu tanto zoragarri bat
Este
obra está bajo una licencia
de Creative Commons Reconocimiento-CompartirIgual 4.0 Internacional.