Egunak pasa ahala, gauza interesgarriak bururatzen edo harrapatzen baditugu, gehitzen joanen gara.
Goraintziak
Erreniega Gorputz Hezkuntza Saila
2019(e)ko martxoakren 6(a), asteazkena
ERRUGBIA
Azken egun hauetan kirol honen inguruan ikasi eta
gozatzeko aukera izan dugu. Talde lanaren garrantziaz ohartu gara,
gorputza eta burua biak elkar lanean ibili behar ditugunaren
kontzientzia hartzeko balio izan digu, berdinen arteko kontaktua eta
errespetua esperimentatzeko aukera izan dugu, gure artean komunikaziorik
gabe ez goazela inora ikusi dugu... Ikus dezagun ze nolako emaitza
lortu duzuen!
1891eko
urtean, James Naismith kanadiarrak, AEBtako Sprinfield-eko YMCA
unibersitateko irakasleak asmatu zuen.
Baloi
bat sare zintzilik duen saski batean sartzean datzan kirola
da.Jokuaren helburua denboraren amaieran ( 40 minutu) beste taldeak
baino puntu gehieago lortzea da. Partidua ez da bukatzen irabazlerik
ez balego, kasu horretan luzapena jolasten da. Bost jokalarik
osaturiko bi taldek jokatzen dute aurrez aurre, 10 minutuko iraupena
duten lau zati edo laurdenetan. Normalean zelaia 28 metro luze eta 15
metro zabalera neurtzen du. Uztaiak lurretik 3,05 metrotara kokatuta
dago baino zuen adinetan 2,60 metroa altueran kokatuta dago.
Zelaian
marra batzuk daude:
Zona
Lauki
zuzena itxura duen zonaldea. Bertan 3 segundu baino gehiago egoteak
debekatuta du erasotzaileak. Jaurtiketa libreko marrak mugatzen du
honen amaiera.
Jaurtiketa
libre marra
Jokalari
bat jaurtiketa egiten duen momentuan ( 2ko zein hirukoa) falta bat
jasotzen badu, puntu bakar balio dituen 1,2, edo 3 jaurtiketa
burutuko ditu marra honetatik.
3ko
marra
Saskitik
6,75 metrora dagoen marra da. Marra horren atzetik lortutako
saskiratzeak 3 puntukoak dira.
Marra
honen barrutik lortutako saskiratzeak 2 puntutakoak ( baldin eta
jaurtiketa libre ez bada).
Zelai
erdiko marra
Eraso
eta defentsarako joku eremuak mugatzen ditu. Erasotzen ari den taldea
marra honetatik pasatzen denean, ezin da atzera bueltatu. Arautegi
hauste hau egitekotan, baloia beste taldekoei emango die eta zelai
erditik aterako dute.
Alboko
eta fondoko marrak
Marra
hauek zelaia mugatzen dute. Baloi duen jokalariak ezin du ez zapaldu
ez da pasatu ere ez.
Arautegiko
hutsegite arruntenak:
Falta:
Aurkaria ezin dugu bultzatu, kolpatu. Jokalari batek bost falta
egiten dituenean ezin du zelaian jarraitu eta ordezkoen aulkitik
beste bat aterako da.
Urratsak:
Baloia botatzen joan, edo hartu eta gero ezin dira 2 urrats, pauso,
baino gehiago eman.
Dobleak:
Inolaz ere ez, ezin da bi eskuekin boteak eman.
Oina:
Oinarekin ezin da baloia nahitaz ukitu.
Erasoan
zaudenean ezin da 3 “ baino gehiago egon.
Alboko
edo fondoko sakea. Baloiaren jabe den jokalaria ezin du alboko marra
zapaldu edo pasatu.
24
segundu: Taldeak jaurtiketa bat egiteko erabil dezake denbora da.
Kanpo
atzera : Behin zelaiko erdiko marra pasatu ezin da baloiarekin atzera
egin.
Jokalari
batek ahal du baloia botatu, pasatu, jaurti, lapurtu, ibilbide edo
jaurtiketa oztopatu baino aurkaria ukitu edo bultzatu gabe, kasu
horretan falta izango litzateke. Falta egiten dioten jokalaria
jaurtitzen baldin badago egoera horretan jaurtiketa libreak egingo
ditu, 2 ala 3 kontutan harturik falta non izan den.
Puntuaketa:
3
saskiratze motak daude 1, 2 eta 3 puntutakoak.
Puntu
batekoak, falta eta gero saskiratutako jaurtiketa libre.
2
puntutakoak, jokuan sartutako jaurtiketak hiruko marraren barrutik,
edo marra hau zapaltzen.
3
puntutakoak, hiruko marraren atzetik saskiratutako jaurtiketak.
Pilotalekua
ala frontoia pilota
jokatzen den joko eremu laukizuzena da. Antzina, pilotalekuak belar
soroak (soropil
edo
pilota
soro izenekoak)
ziren, hormarik gabe; gero, plazak, oraindik hormarik gabe; eta, gaur
egun, gehienek horma bat, bi edo hiru dituzte (gutxienez alde bat,
paretarik gabe). Pilotaleku hormadunari frontoia
ere
esaten zaio.
Ezkerreko
pareta luzeak ezker
pareta du
izena. Haren eskuinera dago pareta garrantzitsuena, frontisizenekoa.
Frontisean, lurretik metro batera, burdinazko xafla bat dago;
pilotariak pilota jo ondoren, pilotak xafla horren eta goialdeko
beste xaflaren artean jo behar du, tantoa ona izango bada (pilotariak
jotzen duenetik frontiseraino, ezker pareta besterik ezin du ukitu
pilotak). Pilotalekuaren atzealdean dagoen pareta txikiar errebote
deitzen
zaio.
Lurrean,
beste bi marra daude, falta,
labur
(edo
motz)
eta luzeedo
pasa
izenekoak.
Pilota sakatzen denean, bi marra horien artean egin behar du botea,
ona izan dadin. Ezker pareta marra zenbakidunez beterik dago,
frontisetik erreboterainoko distantzia adierazteko: koadroakdira.
Koadroaren zenbakia zenbat eta handiagoa izan, frontisetik urrunago
egongo da, eta errebotetik hurbilago.
Esku
huskako pilotan, oro har, sakea lau koadrotik egiten da, eta pilotak,
frontisa jo ondoren, lau eta zazpi koadroen artean egin behar du
punpa. Hala ere, pilota aldaera batetik bestera eta kategoria batetik
bestera aldatzen dira sakerako koadro horiek. Arruntena bi edo lau
pertsonak jokatzea da (banaka edo binaka). Lehiaketa arautuetan, alde
bat gorria
izango da, eta haren aurkaria urdina.
Partidak
22 tantora izaten dira, denbora mugarik gabe. Tanto kopuru zehatz
batetara ailegatzen den lehenengoak irabazten du.
Buruz
buruko txapeldunak beti gorriz jokatzen du; bestela, jokalari
zaharrena izango da gorria (eta, binaka jokatuz gero, haiekin batera
doazenak ere gorriz arituko dira). Binaka jokatuz gero, bikoteko
jokalari bat aurrean arituko da, eta bestea atzean. Nork sakea
atera
behar duen erabakitzeko zozketa egiten da, alde bat urdin eta bestea
gorri dituen txanpon moduko batekin.
Tantoa
irabazi duenak edo taldeko aurrelariak sakatzen du. Sakea ona
izateko, zoruko zabaleko marraren, «labur» edo «motz» edo falta
dioen marraren eta «pasa» dioen marraren artean egin beharko du
punpa pilotak, frontisa jo ondoren; hala ere, bigarren sakea egiteko
aukera izango du, baldin lehenengo aldiz sakatzean pilotak frontisa
eremu egokian jo ondoren lehenengo botea zabaleko marratik barrura
eta pasako
marratik atzera (edo marra horietako edozein ukituz) egiten badu.
Sakea txarra denean inolaz ere ez da errepikatzen .
Puntua
edo tanto lortzen
da beste taldeak ez badu lortzen pilotak frontisa jo dezan beheko
txaparen, goiko txaparen eta frontiseko eskuin marraren artean
(betiere, txapa eta marra horiek ukitu gabe), eta ondoren pilotak
botea egin dezan jokalekuko zoruko mugen barruan (eskuineko marra
ukitu edo gainditu gabe). Pilotariak pilota jo baino lehenago pilotak
bote bat baino gehiago egin badu, aurkariarentzako tantoa da.
Jokalariek ezin diote pilotari eutsi (sakatzeko baino ez), kolpekatu
behar dute halabeharrez. Pilotari eustea,
atxikiada.
Frontoi
motak: trinketa, plaza libre eta ezker paretako frontoia
9
jokalari dituzten bi talden arteko leiha da. Jolasteko pilota eta bate bat
behar dugu.
Jokuaren
helburua
Jokuaren
helburua aurkaria baino lasterketa gehiago lortzea da.
Jokalari
batek bateatu eta gero, lehenengo, bigarren, hirugarren base
pasatuta kanporatuta izan gabe berriz homera ailegatzen bada,
lasterketa bat lortzen du.
Partidu
baten garapena
Beisbol
partidu bat sarreren bidez garatzen da.
Sarreren
kopurua mailaren arabera izaten da. Helduak 9 sarreretara aritzen
dira, maila txikiagoetan sarrera kopurua txikiagoa izaten da,
herrialdearen arabera, txapelketaren arabera...
Beisbol
partiduak ezin dira berdinketarekin bukatu, beti irabazle bat egon
behar horretarako partidua luzatuz.
Sarrera
Eraso
dagoen taldea, partaide guztiak bateatu dutenean edo hiru partaide
kanporatutak direnean, bateatzeko taldea aldatzen da eta hauek
bateatu edo hiru taldekide kanporatzen direnean sarrera bat bukatu
dela erran genezake.
Jokalariak
kanporatzeko moduak
Bateatutako
pilota, defensan dagoen taldeko edozeinek airen hartzen duenenan.
Bateatzen
dagoen jokalariak hiru huts, strike, egiten duenean.
*foul
ball , bateatutako pilota zelaiaren alboetatik atera eta bote
kanpoan ematen duenean, strikea da. 2 strikekin zaudenean ez da
strika , jaurtiketa errepikatzen da.
Eraso
dagoen jokalari bati basea ixten. Basea ixteko defensan dagoen
edozein jokalariak pilota eskuetan duelarik basea zapaltzen du eraso
doan jokalaria baino lehenago.
Defensan
dagoen edozein jokalari pilota eskuetan duelarik, eraso eta base
artean doan jokalariari pilotarekin ukitzen.
Jokalaria
behartua
Eraso
dagoen jokalari batek taldekideren bat behar duen basea betetzen
baldin badu, derrigorrez korrika egin behar du eta kanporatzeko bi
modu daude, basea ixten edo ibilbidean doanean pilotarekin ukitzen.
Jokalari
ez behartua
Honek
derrigortua ez dagoenez, atzera egin dezake, baino bidean pilotarekin
ukitzen badute kanporatuta izango da.
Arau
nagusiak
Bateatzailek
beti bi eskuekin bateatu behar du, nahi ta nahi ez.
Bateatzaile
ezin da base batetik pasatu hau zapaldu gabe.
Bateatzaile
ezin da base batetik pasatu hau itxita badago.
Ezin
dira talde bereko bi lagun base berean egon, eraso dagoen taldekoak.
Jokaldiak
Home
run, pilota beteatzen dugunean eta jokaldi berean base guztiak
betetzen dugunean.
Strike,
bateatzerakoan huts egin.
Ball,
batetzerakoan pilota jotzeko saiakerarik ez egin, modu ez egokian
zetorrelako.
Foul
ball, Bateatzerakoan pilota alboetatik zelaitik kanpo ateratzen
denenan.
Out,
norbait kanporatu.
Run,
jaurtiketa batetan jokalariek buelta osoa ematea.
Hiztegia
Pitcher,
jaurtitzaileak, jaurtiketa egiten duena.
Catcher,
base zaintzailea.
Jokalarien
kokapena
P:
jaurtitzailea (Pitcher). C: jasotzailea
(Catcher). 1B: lehen basea (First
baseman). 2B: bigarren basea
(Second
baseman) 3B: hirugarren basea
(Third
baseman). SS: erdilaria (Short
stop) LF: ezkerreko
kanpoaldea (Left
fielder). CF: erdialdeko
kanpoaldea (Center
fielder). RF: eskuineko
kanpoaldea (Right
fielder).
2018(e)ko urtarrilakren 28(a), igandea
BADMINTON
Badminton erraketa eta hegalari, bolante batekin
jokatzen den binaka ala buruz buruko kirol bat da.
Hegalaria, erraketarekin kolpatu eta sarearen gainetik
beste aldeko zelaiaren eremua sartzea du helburu nagusia.
Kirol honen jatorrian Inglaterran dugu. Dirudienez
Indian egondako militar batzuk hango '' Pooma'' jokuan oinarritu
ziren kirol hau asmatzeko, izena '' Badminton House'' jauregitik
dator. 1873.urtean militar batzuk bilera bat eta gero teniseko
erraketa batzuk eta txanpan botilen kortxoak erabiliz, jauregiko
barruko gela batetan jolasten hasi ziren, eta modu bitxi honetan
jolas berri bat asmatu zuten.
1992an Barcelonan ospatu ziren olinpiar jokoetan
lehenengo aldian ofiziala izan zen.
Badminton jolasteko behar diren tresnak hauek dira :
erraketa bat, hegalaria edo bolante bat eta sarea. Bolantea bi zati
ditu burua eta lumak.
Jokua hasten duen kolpeari SAKEA deitzen
diogu, arauak zera dio bolantea kolpatzeko momentuan erraketaren
buruak ezin duela gerritik gora egon. Sakea tenisen bezala
gurutzatuta egingo dugu eskuinetik puntuaketa bikoitia bada eta
ezkerretik bakoitia bada.
ARAUDI OROKOR BATZUK
Partiduak bi set irabazten duen jokalariak irabazten du,
berez gehien 3 set jolastuko dira. 21 tanto lortzen duen lehenengo
jokalaria seta irabazten du, hala ere 20na berdintzekotan 2 tanto
abantaila atera behar da edo bietako batek 30 tanto lortzen duenean
seta irabazten du.
TANTOA, NOIZ DA ?
Sakea saretik pasatzen ez denean edo sarearen azpitik
pasatzen denean.
Sakean hegalaria kolpatzen ez dugunean.
Hegalaria zelaitik kanpo erortzen denean, marrak zelaia
dira.
Sabaian joketzen duenean.
Hegalaria jo ordez bultzaten dugunean.
Hegalaria bitan jarraian kolpatzen dugunean.
Bolantea kontrako zelaiko lurra ukitzen badu.
Bolante gorputzarekin ukitzen.
Badminton
zelai horrela da eta hauek dira neurriak, 1 baten kontra aritzen
badira zabalera 5,18 da eta 2 biren kontra 6,10m.
Hona hemen aurtengo intereskolarrean gure taldeen argazkiak.
Ikusten denez Erreniega I.P. ikasle ohiak entrenadoreak bezala aritu ziren. Mila mila esker Beñat Ugarte, Beñat Etxegarai, Jon Etxegarai, Iñigo Garro eta Mikel Elgorriaga bereziki eta GORA ERRENIEGA ¡¡¡¡¡