2018(e)ko azaroaren 21(a), asteazkena

SASKIBALOIA




SASKIBALOIA


1891eko urtean, James Naismith kanadiarrak, AEBtako Sprinfield-eko YMCA unibersitateko irakasleak asmatu zuen.
Baloi bat sare zintzilik duen saski batean sartzean datzan kirola da.Jokuaren helburua denboraren amaieran ( 40 minutu) beste taldeak baino puntu gehieago lortzea da. Partidua ez da bukatzen irabazlerik ez balego, kasu horretan luzapena jolasten da. Bost jokalarik osaturiko bi taldek jokatzen dute aurrez aurre, 10 minutuko iraupena duten lau zati edo laurdenetan. Normalean zelaia 28 metro luze eta 15 metro zabalera neurtzen du. Uztaiak lurretik 3,05 metrotara kokatuta dago baino zuen adinetan 2,60 metroa altueran kokatuta dago.






Zelaian marra batzuk daude:

Zona
Lauki zuzena itxura duen zonaldea. Bertan 3 segundu baino gehiago egoteak debekatuta du erasotzaileak. Jaurtiketa libreko marrak mugatzen du honen amaiera.

Jaurtiketa libre marra
Jokalari bat jaurtiketa egiten duen momentuan ( 2ko zein hirukoa) falta bat jasotzen badu, puntu bakar balio dituen 1,2, edo 3 jaurtiketa burutuko ditu marra honetatik.

3ko marra
Saskitik 6,75 metrora dagoen marra da. Marra horren atzetik lortutako saskiratzeak 3 puntukoak dira.
Marra honen barrutik lortutako saskiratzeak 2 puntutakoak ( baldin eta jaurtiketa libre ez bada).

Zelai erdiko marra
Eraso eta defentsarako joku eremuak mugatzen ditu. Erasotzen ari den taldea marra honetatik pasatzen denean, ezin da atzera bueltatu. Arautegi hauste hau egitekotan, baloia beste taldekoei emango die eta zelai erditik aterako dute.

Alboko eta fondoko marrak
Marra hauek zelaia mugatzen dute. Baloi duen jokalariak ezin du ez zapaldu ez da pasatu ere ez.

Arautegiko hutsegite arruntenak:
Falta: Aurkaria ezin dugu bultzatu, kolpatu. Jokalari batek bost falta egiten dituenean ezin du zelaian jarraitu eta ordezkoen aulkitik beste bat aterako da.
Urratsak: Baloia botatzen joan, edo hartu eta gero ezin dira 2 urrats, pauso, baino gehiago eman.
Dobleak: Inolaz ere ez, ezin da bi eskuekin boteak eman.
Oina: Oinarekin ezin da baloia nahitaz ukitu.
Erasoan zaudenean ezin da 3 “ baino gehiago egon.
Alboko edo fondoko sakea. Baloiaren jabe den jokalaria ezin du alboko marra zapaldu edo pasatu.
24 segundu: Taldeak jaurtiketa bat egiteko erabil dezake denbora da.
Kanpo atzera : Behin zelaiko erdiko marra pasatu ezin da baloiarekin atzera egin.

Jokalari batek ahal du baloia botatu, pasatu, jaurti, lapurtu, ibilbide edo jaurtiketa oztopatu baino aurkaria ukitu edo bultzatu gabe, kasu horretan falta izango litzateke. Falta egiten dioten jokalaria jaurtitzen baldin badago egoera horretan jaurtiketa libreak egingo ditu, 2 ala 3 kontutan harturik falta non izan den.

Puntuaketa:
3 saskiratze motak daude 1, 2 eta 3 puntutakoak.
Puntu batekoak, falta eta gero saskiratutako jaurtiketa libre.
2 puntutakoak, jokuan sartutako jaurtiketak hiruko marraren barrutik, edo marra hau zapaltzen.
3 puntutakoak, hiruko marraren atzetik saskiratutako jaurtiketak.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina