2018(e)ko urriaren 24(a), asteazkena

ESKU PILOTA


ESKU PILOTA




Pilotalekua ala frontoia pilota jokatzen den joko eremu laukizuzena da. Antzina, pilotalekuak belar soroak (soropil edo pilota soro izenekoak) ziren, hormarik gabe; gero, plazak, oraindik hormarik gabe; eta, gaur egun, gehienek horma bat, bi edo hiru dituzte (gutxienez alde bat, paretarik gabe). Pilotaleku hormadunari frontoia ere esaten zaio.

Ezkerreko pareta luzeak ezker pareta du izena. Haren eskuinera dago pareta garrantzitsuena, frontis izenekoa. Frontisean, lurretik metro batera, burdinazko xafla bat dago; pilotariak pilota jo ondoren, pilotak xafla horren eta goialdeko beste xaflaren artean jo behar du, tantoa ona izango bada (pilotariak jotzen duenetik frontiseraino, ezker pareta besterik ezin du ukitu pilotak). Pilotalekuaren atzealdean dagoen pareta txikiar errebote deitzen zaio.




Lurrean, beste bi marra daude, falta, labur (edo motz) eta luze edo pasa izenekoak. Pilota sakatzen denean, bi marra horien artean egin behar du botea, ona izan dadin. Ezker pareta marra zenbakidunez beterik dago, frontisetik erreboterainoko distantzia adierazteko: koadroak dira. Koadroaren zenbakia zenbat eta handiagoa izan, frontisetik urrunago egongo da, eta errebotetik hurbilago.
Esku huskako pilotan, oro har, sakea lau koadrotik egiten da, eta pilotak, frontisa jo ondoren, lau eta zazpi koadroen artean egin behar du punpa. Hala ere, pilota aldaera batetik bestera eta kategoria batetik bestera aldatzen dira sakerako koadro horiek. Arruntena bi edo lau pertsonak jokatzea da (banaka edo binaka). Lehiaketa arautuetan, alde bat gorria izango da, eta haren aurkaria urdina.


Partidak 22 tantora izaten dira, denbora mugarik gabe. Tanto kopuru zehatz batetara ailegatzen den lehenengoak irabazten du.
Buruz buruko txapeldunak beti gorriz jokatzen du; bestela, jokalari zaharrena izango da gorria (eta, binaka jokatuz gero, haiekin batera doazenak ere gorriz arituko dira). Binaka jokatuz gero, bikoteko jokalari bat aurrean arituko da, eta bestea atzean. Nork sakea atera behar duen erabakitzeko zozketa egiten da, alde bat urdin eta bestea gorri dituen txanpon moduko batekin.
Tantoa irabazi duenak edo taldeko aurrelariak sakatzen du. Sakea ona izateko, zoruko zabaleko marraren, «labur» edo «motz» edo falta dioen marraren eta «pasa» dioen marraren artean egin beharko du punpa pilotak, frontisa jo ondoren; hala ere, bigarren sakea egiteko aukera izango du, baldin lehenengo aldiz sakatzean pilotak frontisa eremu egokian jo ondoren lehenengo botea zabaleko marratik barrura eta pasako marratik atzera (edo marra horietako edozein ukituz) egiten badu. Sakea txarra denean inolaz ere ez da errepikatzen .
Puntua edo tanto lortzen da beste taldeak ez badu lortzen pilotak frontisa jo dezan beheko txaparen, goiko txaparen eta frontiseko eskuin marraren artean (betiere, txapa eta marra horiek ukitu gabe), eta ondoren pilotak botea egin dezan jokalekuko zoruko mugen barruan (eskuineko marra ukitu edo gainditu gabe). Pilotariak pilota jo baino lehenago pilotak bote bat baino gehiago egin badu, aurkariarentzako tantoa da. Jokalariek ezin diote pilotari eutsi (sakatzeko baino ez), kolpekatu behar dute halabeharrez. Pilotari eustea, atxikia da.
Frontoi motak: trinketa, plaza libre eta ezker paretako frontoia

Hau gure frontoia


Orain ikusiko dugu tanto zoragarri bat

















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina