GURE
BEISBOL
9
jokalari dituzten bi talden arteko leiha da. Jolasteko pilota eta bate bat
behar dugu.
Jokuaren
helburua
Jokuaren
helburua aurkaria baino lasterketa gehiago lortzea da.
Jokalari
batek bateatu eta gero, lehenengo, bigarren, hirugarren base
pasatuta kanporatuta izan gabe berriz homera ailegatzen bada,
lasterketa bat lortzen du.
Partidu
baten garapena
Beisbol
partidu bat sarreren bidez garatzen da.
Sarreren
kopurua mailaren arabera izaten da. Helduak 9 sarreretara aritzen
dira, maila txikiagoetan sarrera kopurua txikiagoa izaten da,
herrialdearen arabera, txapelketaren arabera...
Beisbol
partiduak ezin dira berdinketarekin bukatu, beti irabazle bat egon
behar horretarako partidua luzatuz.
Sarrera
Eraso
dagoen taldea, partaide guztiak bateatu dutenean edo hiru partaide
kanporatutak direnean, bateatzeko taldea aldatzen da eta hauek
bateatu edo hiru taldekide kanporatzen direnean sarrera bat bukatu
dela erran genezake.
Jokalariak
kanporatzeko moduak
- Bateatutako pilota, defensan dagoen taldeko edozeinek airen hartzen duenenan.
- Bateatzen dagoen jokalariak hiru huts, strike, egiten duenean.
- Eraso dagoen jokalari bati basea ixten. Basea ixteko defensan dagoen edozein jokalariak pilota eskuetan duelarik basea zapaltzen du eraso doan jokalaria baino lehenago.
- Defensan dagoen edozein jokalari pilota eskuetan duelarik, eraso eta base artean doan jokalariari pilotarekin ukitzen.
*foul
ball , bateatutako pilota zelaiaren alboetatik atera eta bote
kanpoan ematen duenean, strikea da. 2 strikekin zaudenean ez da
strika , jaurtiketa errepikatzen da.
Jokalaria
behartua
Eraso
dagoen jokalari batek taldekideren bat behar duen basea betetzen
baldin badu, derrigorrez korrika egin behar du eta kanporatzeko bi
modu daude, basea ixten edo ibilbidean doanean pilotarekin ukitzen.
Jokalari
ez behartua
Honek
derrigortua ez dagoenez, atzera egin dezake, baino bidean pilotarekin
ukitzen badute kanporatuta izango da.
Arau
nagusiak
- Bateatzailek beti bi eskuekin bateatu behar du, nahi ta nahi ez.
- Bateatzaile ezin da base batetik pasatu hau zapaldu gabe.
- Bateatzaile ezin da base batetik pasatu hau itxita badago.
- Ezin dira talde bereko bi lagun base berean egon, eraso dagoen taldekoak.
Jokaldiak
- Home run, pilota beteatzen dugunean eta jokaldi berean base guztiak betetzen dugunean.
- Strike, bateatzerakoan huts egin.
- Ball, batetzerakoan pilota jotzeko saiakerarik ez egin, modu ez egokian zetorrelako.
- Foul ball, Bateatzerakoan pilota alboetatik zelaitik kanpo ateratzen denenan.
- Out, norbait kanporatu.
- Run, jaurtiketa batetan jokalariek buelta osoa ematea.
Hiztegia
- Pitcher, jaurtitzaileak, jaurtiketa egiten duena.
- Catcher, base zaintzailea.
Jokalarien kokapena
C: jasotzailea (Catcher).
1B: lehen basea (First baseman).
2B: bigarren basea (Second baseman)
3B: hirugarren basea (Third baseman).
SS: erdilaria (Short stop)
LF: ezkerreko kanpoaldea (Left fielder).
CF: erdialdeko kanpoaldea (Center fielder).
RF: eskuineko kanpoaldea (Right fielder).