SASKIBALOIA
1891eko
urtean, James Naismith kanadiarrak, AEBtako Sprinfield-eko YMCA
unibersitateko irakasleak asmatu zuen.
Baloi
bat sare zintzilik duen saski batean sartzean datzan kirola
da.Jokuaren helburua denboraren amaieran ( 40 minutu) beste taldeak
baino puntu gehieago lortzea da. Partidua ez da bukatzen irabazlerik
ez balego, kasu horretan luzapena jolasten da. Bost jokalarik
osaturiko bi taldek jokatzen dute aurrez aurre, 10 minutuko iraupena
duten lau zati edo laurdenetan. Normalean zelaia 28 metro luze eta 15
metro zabalera neurtzen du. Uztaiak lurretik 3,05 metrotara kokatuta
dago baino zuen adinetan 2,60 metroa altueran kokatuta dago.
Zelaian
marra batzuk daude:
Zona
Lauki
zuzena itxura duen zonaldea. Bertan 3 segundu baino gehiago egoteak
debekatuta du erasotzaileak. Jaurtiketa libreko marrak mugatzen du
honen amaiera.
Jaurtiketa
libre marra
Jokalari
bat jaurtiketa egiten duen momentuan ( 2ko zein hirukoa) falta bat
jasotzen badu, puntu bakar balio dituen 1,2, edo 3 jaurtiketa
burutuko ditu marra honetatik.
3ko
marra
Saskitik
6,75 metrora dagoen marra da. Marra horren atzetik lortutako
saskiratzeak 3 puntukoak dira.
Marra
honen barrutik lortutako saskiratzeak 2 puntutakoak ( baldin eta
jaurtiketa libre ez bada).
Zelai
erdiko marra
Eraso
eta defentsarako joku eremuak mugatzen ditu. Erasotzen ari den taldea
marra honetatik pasatzen denean, ezin da atzera bueltatu. Arautegi
hauste hau egitekotan, baloia beste taldekoei emango die eta zelai
erditik aterako dute.
Alboko
eta fondoko marrak
Marra
hauek zelaia mugatzen dute. Baloi duen jokalariak ezin du ez zapaldu
ez da pasatu ere ez.
Arautegiko
hutsegite arruntenak:
Falta:
Aurkaria ezin dugu bultzatu, kolpatu. Jokalari batek bost falta
egiten dituenean ezin du zelaian jarraitu eta ordezkoen aulkitik
beste bat aterako da.
Urratsak:
Baloia botatzen joan, edo hartu eta gero ezin dira 2 urrats, pauso,
baino gehiago eman.
Dobleak:
Inolaz ere ez, ezin da bi eskuekin boteak eman.
Oina:
Oinarekin ezin da baloia nahitaz ukitu.
Erasoan
zaudenean ezin da 3 “ baino gehiago egon.
Alboko
edo fondoko sakea. Baloiaren jabe den jokalaria ezin du alboko marra
zapaldu edo pasatu.
24
segundu: Taldeak jaurtiketa bat egiteko erabil dezake denbora da.
Kanpo
atzera : Behin zelaiko erdiko marra pasatu ezin da baloiarekin atzera
egin.
Jokalari
batek ahal du baloia botatu, pasatu, jaurti, lapurtu, ibilbide edo
jaurtiketa oztopatu baino aurkaria ukitu edo bultzatu gabe, kasu
horretan falta izango litzateke. Falta egiten dioten jokalaria
jaurtitzen baldin badago egoera horretan jaurtiketa libreak egingo
ditu, 2 ala 3 kontutan harturik falta non izan den.
Puntuaketa:
3
saskiratze motak daude 1, 2 eta 3 puntutakoak.
Puntu
batekoak, falta eta gero saskiratutako jaurtiketa libre.
2
puntutakoak, jokuan sartutako jaurtiketak hiruko marraren barrutik,
edo marra hau zapaltzen.
3
puntutakoak, hiruko marraren atzetik saskiratutako jaurtiketak.