2018(e)ko azaroaren 21(a), asteazkena

SASKIBALOIA




SASKIBALOIA


1891eko urtean, James Naismith kanadiarrak, AEBtako Sprinfield-eko YMCA unibersitateko irakasleak asmatu zuen.
Baloi bat sare zintzilik duen saski batean sartzean datzan kirola da.Jokuaren helburua denboraren amaieran ( 40 minutu) beste taldeak baino puntu gehieago lortzea da. Partidua ez da bukatzen irabazlerik ez balego, kasu horretan luzapena jolasten da. Bost jokalarik osaturiko bi taldek jokatzen dute aurrez aurre, 10 minutuko iraupena duten lau zati edo laurdenetan. Normalean zelaia 28 metro luze eta 15 metro zabalera neurtzen du. Uztaiak lurretik 3,05 metrotara kokatuta dago baino zuen adinetan 2,60 metroa altueran kokatuta dago.






Zelaian marra batzuk daude:

Zona
Lauki zuzena itxura duen zonaldea. Bertan 3 segundu baino gehiago egoteak debekatuta du erasotzaileak. Jaurtiketa libreko marrak mugatzen du honen amaiera.

Jaurtiketa libre marra
Jokalari bat jaurtiketa egiten duen momentuan ( 2ko zein hirukoa) falta bat jasotzen badu, puntu bakar balio dituen 1,2, edo 3 jaurtiketa burutuko ditu marra honetatik.

3ko marra
Saskitik 6,75 metrora dagoen marra da. Marra horren atzetik lortutako saskiratzeak 3 puntukoak dira.
Marra honen barrutik lortutako saskiratzeak 2 puntutakoak ( baldin eta jaurtiketa libre ez bada).

Zelai erdiko marra
Eraso eta defentsarako joku eremuak mugatzen ditu. Erasotzen ari den taldea marra honetatik pasatzen denean, ezin da atzera bueltatu. Arautegi hauste hau egitekotan, baloia beste taldekoei emango die eta zelai erditik aterako dute.

Alboko eta fondoko marrak
Marra hauek zelaia mugatzen dute. Baloi duen jokalariak ezin du ez zapaldu ez da pasatu ere ez.

Arautegiko hutsegite arruntenak:
Falta: Aurkaria ezin dugu bultzatu, kolpatu. Jokalari batek bost falta egiten dituenean ezin du zelaian jarraitu eta ordezkoen aulkitik beste bat aterako da.
Urratsak: Baloia botatzen joan, edo hartu eta gero ezin dira 2 urrats, pauso, baino gehiago eman.
Dobleak: Inolaz ere ez, ezin da bi eskuekin boteak eman.
Oina: Oinarekin ezin da baloia nahitaz ukitu.
Erasoan zaudenean ezin da 3 “ baino gehiago egon.
Alboko edo fondoko sakea. Baloiaren jabe den jokalaria ezin du alboko marra zapaldu edo pasatu.
24 segundu: Taldeak jaurtiketa bat egiteko erabil dezake denbora da.
Kanpo atzera : Behin zelaiko erdiko marra pasatu ezin da baloiarekin atzera egin.

Jokalari batek ahal du baloia botatu, pasatu, jaurti, lapurtu, ibilbide edo jaurtiketa oztopatu baino aurkaria ukitu edo bultzatu gabe, kasu horretan falta izango litzateke. Falta egiten dioten jokalaria jaurtitzen baldin badago egoera horretan jaurtiketa libreak egingo ditu, 2 ala 3 kontutan harturik falta non izan den.

Puntuaketa:
3 saskiratze motak daude 1, 2 eta 3 puntutakoak.
Puntu batekoak, falta eta gero saskiratutako jaurtiketa libre.
2 puntutakoak, jokuan sartutako jaurtiketak hiruko marraren barrutik, edo marra hau zapaltzen.
3 puntutakoak, hiruko marraren atzetik saskiratutako jaurtiketak.






2018(e)ko urriaren 24(a), asteazkena

ESKU PILOTA


ESKU PILOTA




Pilotalekua ala frontoia pilota jokatzen den joko eremu laukizuzena da. Antzina, pilotalekuak belar soroak (soropil edo pilota soro izenekoak) ziren, hormarik gabe; gero, plazak, oraindik hormarik gabe; eta, gaur egun, gehienek horma bat, bi edo hiru dituzte (gutxienez alde bat, paretarik gabe). Pilotaleku hormadunari frontoia ere esaten zaio.

Ezkerreko pareta luzeak ezker pareta du izena. Haren eskuinera dago pareta garrantzitsuena, frontis izenekoa. Frontisean, lurretik metro batera, burdinazko xafla bat dago; pilotariak pilota jo ondoren, pilotak xafla horren eta goialdeko beste xaflaren artean jo behar du, tantoa ona izango bada (pilotariak jotzen duenetik frontiseraino, ezker pareta besterik ezin du ukitu pilotak). Pilotalekuaren atzealdean dagoen pareta txikiar errebote deitzen zaio.




Lurrean, beste bi marra daude, falta, labur (edo motz) eta luze edo pasa izenekoak. Pilota sakatzen denean, bi marra horien artean egin behar du botea, ona izan dadin. Ezker pareta marra zenbakidunez beterik dago, frontisetik erreboterainoko distantzia adierazteko: koadroak dira. Koadroaren zenbakia zenbat eta handiagoa izan, frontisetik urrunago egongo da, eta errebotetik hurbilago.
Esku huskako pilotan, oro har, sakea lau koadrotik egiten da, eta pilotak, frontisa jo ondoren, lau eta zazpi koadroen artean egin behar du punpa. Hala ere, pilota aldaera batetik bestera eta kategoria batetik bestera aldatzen dira sakerako koadro horiek. Arruntena bi edo lau pertsonak jokatzea da (banaka edo binaka). Lehiaketa arautuetan, alde bat gorria izango da, eta haren aurkaria urdina.


Partidak 22 tantora izaten dira, denbora mugarik gabe. Tanto kopuru zehatz batetara ailegatzen den lehenengoak irabazten du.
Buruz buruko txapeldunak beti gorriz jokatzen du; bestela, jokalari zaharrena izango da gorria (eta, binaka jokatuz gero, haiekin batera doazenak ere gorriz arituko dira). Binaka jokatuz gero, bikoteko jokalari bat aurrean arituko da, eta bestea atzean. Nork sakea atera behar duen erabakitzeko zozketa egiten da, alde bat urdin eta bestea gorri dituen txanpon moduko batekin.
Tantoa irabazi duenak edo taldeko aurrelariak sakatzen du. Sakea ona izateko, zoruko zabaleko marraren, «labur» edo «motz» edo falta dioen marraren eta «pasa» dioen marraren artean egin beharko du punpa pilotak, frontisa jo ondoren; hala ere, bigarren sakea egiteko aukera izango du, baldin lehenengo aldiz sakatzean pilotak frontisa eremu egokian jo ondoren lehenengo botea zabaleko marratik barrura eta pasako marratik atzera (edo marra horietako edozein ukituz) egiten badu. Sakea txarra denean inolaz ere ez da errepikatzen .
Puntua edo tanto lortzen da beste taldeak ez badu lortzen pilotak frontisa jo dezan beheko txaparen, goiko txaparen eta frontiseko eskuin marraren artean (betiere, txapa eta marra horiek ukitu gabe), eta ondoren pilotak botea egin dezan jokalekuko zoruko mugen barruan (eskuineko marra ukitu edo gainditu gabe). Pilotariak pilota jo baino lehenago pilotak bote bat baino gehiago egin badu, aurkariarentzako tantoa da. Jokalariek ezin diote pilotari eutsi (sakatzeko baino ez), kolpekatu behar dute halabeharrez. Pilotari eustea, atxikia da.
Frontoi motak: trinketa, plaza libre eta ezker paretako frontoia

Hau gure frontoia


Orain ikusiko dugu tanto zoragarri bat

















2018(e)ko martxoaren 12(a), astelehena

GURE BEISBOL


9 jokalari dituzten bi talden arteko leiha da. Jolasteko pilota eta bate bat behar dugu.

Jokuaren helburua

Jokuaren helburua aurkaria baino lasterketa gehiago lortzea da.
Jokalari batek bateatu eta gero, lehenengo, bigarren, hirugarren base pasatuta kanporatuta izan gabe berriz homera ailegatzen bada, lasterketa bat lortzen du.

Partidu baten garapena

Beisbol partidu bat sarreren bidez garatzen da.
Sarreren kopurua mailaren arabera izaten da. Helduak 9 sarreretara aritzen dira, maila txikiagoetan sarrera kopurua txikiagoa izaten da, herrialdearen arabera, txapelketaren arabera...
Beisbol partiduak ezin dira berdinketarekin bukatu, beti irabazle bat egon behar horretarako partidua luzatuz.

Sarrera

Eraso dagoen taldea, partaide guztiak bateatu dutenean edo hiru partaide kanporatutak direnean, bateatzeko taldea aldatzen da eta hauek bateatu edo hiru taldekide kanporatzen direnean sarrera bat bukatu dela erran genezake.


Jokalariak kanporatzeko moduak

  • Bateatutako pilota, defensan dagoen taldeko edozeinek airen hartzen duenenan.
  • Bateatzen dagoen jokalariak hiru huts, strike, egiten duenean.
    *foul ball , bateatutako pilota zelaiaren alboetatik atera eta bote kanpoan ematen duenean, strikea da. 2 strikekin zaudenean ez da strika , jaurtiketa errepikatzen da.
  • Eraso dagoen jokalari bati basea ixten. Basea ixteko defensan dagoen edozein jokalariak pilota eskuetan duelarik basea zapaltzen du eraso doan jokalaria baino lehenago.
  • Defensan dagoen edozein jokalari pilota eskuetan duelarik, eraso eta base artean doan jokalariari pilotarekin ukitzen.


Jokalaria behartua

Eraso dagoen jokalari batek taldekideren bat behar duen basea betetzen baldin badu, derrigorrez korrika egin behar du eta kanporatzeko bi modu daude, basea ixten edo ibilbidean doanean pilotarekin ukitzen.

Jokalari ez behartua

Honek derrigortua ez dagoenez, atzera egin dezake, baino bidean pilotarekin ukitzen badute kanporatuta izango da.

Arau nagusiak

  • Bateatzailek beti bi eskuekin bateatu behar du, nahi ta nahi ez.
  • Bateatzaile ezin da base batetik pasatu hau zapaldu gabe.
  • Bateatzaile ezin da base batetik pasatu hau itxita badago.
  • Ezin dira talde bereko bi lagun base berean egon, eraso dagoen taldekoak.


Jokaldiak

  • Home run, pilota beteatzen dugunean eta jokaldi berean base guztiak betetzen dugunean.
  • Strike, bateatzerakoan huts egin.
  • Ball, batetzerakoan pilota jotzeko saiakerarik ez egin, modu ez egokian zetorrelako.
  • Foul ball, Bateatzerakoan pilota alboetatik zelaitik kanpo ateratzen denenan.
  • Out, norbait kanporatu.
  • Run, jaurtiketa batetan jokalariek buelta osoa ematea.



Hiztegia
  • Pitcher, jaurtitzaileak, jaurtiketa egiten duena.
  • Catcher, base zaintzailea.


     

    Jokalarien kokapena


    P: jaurtitzailea (Pitcher).
    C: jasotzailea (Catcher).
    1B: lehen basea (First baseman).
    2B: bigarren basea (Second baseman)
    3B: hirugarren basea (Third baseman).
    SS: erdilaria (Short stop)
    LF: ezkerreko kanpoaldea (Left fielder).
    CF: erdialdeko kanpoaldea (Center fielder).
    RF: eskuineko kanpoaldea (Right fielder).







2018(e)ko urtarrilaren 28(a), igandea

BADMINTON

Badminton erraketa eta hegalari, bolante batekin jokatzen den binaka ala buruz buruko kirol bat da.
Hegalaria, erraketarekin kolpatu eta sarearen gainetik beste aldeko zelaiaren eremua sartzea du helburu nagusia.
Kirol honen jatorrian Inglaterran dugu. Dirudienez Indian egondako militar batzuk hango '' Pooma'' jokuan oinarritu ziren kirol hau asmatzeko, izena '' Badminton House'' jauregitik dator. 1873.urtean militar batzuk bilera bat eta gero teniseko erraketa batzuk eta txanpan botilen kortxoak erabiliz, jauregiko barruko gela batetan jolasten hasi ziren, eta modu bitxi honetan jolas berri bat asmatu zuten.
1992an Barcelonan ospatu ziren olinpiar jokoetan lehenengo aldian ofiziala izan zen.
Badminton jolasteko behar diren tresnak hauek dira : erraketa bat, hegalaria edo bolante bat eta sarea. Bolantea bi zati ditu burua eta lumak.
Jokua hasten duen kolpeari SAKEA deitzen diogu, arauak zera dio bolantea kolpatzeko momentuan erraketaren buruak ezin duela gerritik gora egon. Sakea tenisen bezala gurutzatuta egingo dugu eskuinetik puntuaketa bikoitia bada eta ezkerretik bakoitia bada.



ARAUDI OROKOR BATZUK
Partiduak bi set irabazten duen jokalariak irabazten du, berez gehien 3 set jolastuko dira. 21 tanto lortzen duen lehenengo jokalaria seta irabazten du, hala ere 20na berdintzekotan 2 tanto abantaila atera behar da edo bietako batek 30 tanto lortzen duenean seta irabazten du.




TANTOA, NOIZ DA ?
Sakea saretik pasatzen ez denean edo sarearen azpitik pasatzen denean.
Sakean hegalaria kolpatzen ez dugunean.
Hegalaria zelaitik kanpo erortzen denean, marrak zelaia dira.
Sabaian joketzen duenean.
Hegalaria jo ordez bultzaten dugunean.
Hegalaria bitan jarraian kolpatzen dugunean.
Bolantea kontrako zelaiko lurra ukitzen badu.
Bolante gorputzarekin ukitzen.
 
Badminton zelai horrela da eta hauek dira neurriak, 1 baten kontra aritzen badira zabalera 5,18 da eta 2 biren kontra 6,10m.


 



SAKEA

 

OINARRIZKO KOLPEAK


BITXIKERIAK




Eta bukatzeko hemen duzue arauak ikusteko lotura bat http://www.fgbadminton.com/reglamento.php

2018(e)ko urtarrilaren 9(a), asteartea

AURTEN ERE TAXOAREN EGON GINEN

Hona hemen aurtengo intereskolarrean gure taldeen argazkiak.
 Ikusten denez Erreniega I.P. ikasle ohiak entrenadoreak bezala aritu ziren. Mila mila  esker Beñat Ugarte, Beñat Etxegarai, Jon Etxegarai, Iñigo Garro eta Mikel Elgorriaga bereziki eta GORA ERRENIEGA ¡¡¡¡¡